Eskualdeko produktuak oinarri moduan hartuta, Debagoieneko zortzi jatetxek menu ezberdinak proposatzen dituzte apirilaren 7ra arte, XIII. Debagoieneko jardunaldi gastronomikoetan. Era berean, hainbat produkturen ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera eskaintzen da. Jardunaldietan parte hartzen duten jatetxeen menuetan bildotsa, Debagoieneko ardi esnekiak eta peilak azalduko dira.
Aste Santuko eskaintza turistikoa
Aste Santuan eta Pazko astean eskaintza berezia egongo da. Dokumentu honetan bailara osoko turismo bulego eta museoen ordutegia dago.
Ezkutuko altxorrak
Bisita gidatuak egongo dira bailarako ezkutuko altxorrak ezagutzeko. Apirilaren 6an Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko kapera ezagutzeko aukera egongo da, eta 7an Bergarako dorretxe eta jauregiak.