Golik gabeko derbi aspergarria jokatu zuten Bergarak eta Aloñak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 24a

Derbi aspergarria jokatu zuten atzo Bergarak eta Aloñak Agorrosinen (0-0); gol aukera gutxi eta trabatutako jokoa nagusi. Defentsako lana gailendu zen erasokoaren aurrean, eta arrisku handiena baloi geldiko jokaldietan sortu zuten bi taldeek. Aloña Bergara baino hobeto aritu zen orokorrean, baina oñatiarrek beste behin erakutsi zuten erasoan ez dabiltzala batere fin. Bergarako aurrelariak ere eskas aritu ziren; mahoneroen erasoko jokoa antolatzeaz arduratzen den Jokin Baltzategik ez zuen eguna izan. Berdinketa justua izan zela esan behar, inork ez zuen-eta partidua irabaztea merezi izan. Ikusitakoak ikusita, berdinketaren puntuarekin konformatu ziren bi taldeak.

Kronika osoa eta protagonisten iritziak bihar Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak