Igoera jokatzeko txartela eskuratu du Ford Mugarrik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 23a

Partida bizia jokatuta hartu du Ford Mugarrik Soraluce BKE menpean; 28-21 erakusten zuen markagailuak epaileak amaiera iragarri duenean. Garaipena erdietsita, igoera jokatzeko txartela eskuratu du etxeko taldeak.

Iturripen jokatu da eskubaloiko derbia. Hasieratik ikusten zen norgehiagoka gogorra izango zela, bizia bai, behintzat. Arrasatearrak aurretik ipini dira markagailuan; "hasieran lo xamar irten garela ematen du", adierazi du Jon Agirre Soraluce BKEko jokalariak epaileak amaiera iragarri eta gutxira.

Atsedenaldia iristean, sei goletako aldearekin zihoanaurretik markagailuan etxeko taldea (14-8). Bigarren zatian, baina, gogotsu irten dira bisitariak jokalekura, eta zailtzen joan zaie egoera Ford Mugarriko jokalariei.

Hori horrela, ez dute erraza izan garaipenerako bidea, eta taldeak azken minutura arte sufritu du irabazteko. Bergararrak golez gol gerturatzen joan dira, baina ez dute egunik onena izan Muniategiren mutilek.

Garaipenarekin, arrasatearrek igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu dute matematikoki. "Oso pozik gaude emaitzarekin, gogor lan egin dugu eta irabaztea lortu". Hala azaldu digu Aitor Txabarri atezainak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak