... lehenengo, bigarren eta laugarren etapetan.
Elgoibartik irtengo den lehenengo etapan, gure ibarrean, Bergara, Arrasate eta Elgetan zehar ibiliko da Itzulia, eta Asentzioko gaina igoko du tropelak, Angiozartik. Elgoibarren bertan amaituko da etapa.
Apirilaren 2an, martitzenean, bigarren etapa jokatuko da, Elgoibar eta Gasteiz artean, eta Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga zeharkatuko dituzte ziklistek. Tartean, Elgeta igoko dute, Uberatik, eta Gatzaga.
Laugarrena Trapagaran eta Arrate (Eibar) artekoa izango da eta Elgetatik bi aldiz pasatuko da, baita Bergaratik ere. Tartean, Elorriotik Pagatza gainera egingo dute; eta hainbat kilometroren ostean, Eibartik Karabieta igo beharko dute.
Beasaingo erlojupekoa eginda amaituko da Euskal Herriko Itzulia.
Esan bezala, Elgeta protagonista nagusia izango da, hiru egunetan pasatuko dira-eta bertatik ziklistak, hainbat aldiz.