Korrika 18 gure bailaratik pasa zen atzo, eguena, eta milaka debagoiendarrek parte hartu zuten. Den-denaren jarraipena egin zuen Goienak eta batutako materiala sarean zintzilikatu, azkar. Berehalakoan etorri ziren egindako ahaleginaren fruituak ere: bideoak eta argazkiak oso ikusiak izan dira eta goiena.net-ek urteko errekorra lortu du: 34.289 orri bisitatu ziren atzo, egunean zehar; eta 7.671 lagunek bisitatu zuten gure webgunea. Bestalde, Goienaren Vimeoko kontura atzo igotako Korrikako bideoak 3.600 bider ikusi dira. Hau ere errekorra! Polita izan da, beste behin, euskararen alde egindako lana eta, zer esanik ez, herritarren erantzuna. Hurrengoan ere hor izango gaituzue. Goienaren izenean, mila esker!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.