Assa Abloy-Tesa eta JMA saritu zituzten Ferroforman

Leire Kortabarria 2013ko martxoaren 21a

Assa Abloy-Tesa eta JMA enpresek sariak irabazi dituzte hilaren 12aren eta 15aren artean egin den aurtengo Ferroforma azokan.

Arrasateko JMA enpresak bi sari ekarri ditu: batetik, Ferroformako erakusketa-postu onena gisa aukeratu zuten arduradunek. Beste 10 bat enpresa ere aurkeztu ziren lehiaketa horretara. Sari horri esker, Ferroforman berriz parte hartuz gero, %10eko beherapena izango du JMAk bere postua ipintzeko.

Eskoriatzako Assa Abloy-TESAk Berrikuntza Saria irabazi zuen, beste lau enpresarekin konpartituta.

Azkenik, 20 Urteurren sariak eman zituen Ferroformak, azokaren 20 edizioetan, denetan izan diren enpresei eskerrak emateko. JMA (Alejandro Altuna) eta Assa Abloy-TESA izan ziren sarituen artean. Beste 18 enpresa ere sari horrekin eskertu zituzten antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak