Hain justu ere, sari horretarako izendatu diren enpresak hauexek dira: Continental Resources, petrolio industria amerikarra; Sany Heavy Industry, industri makinen korporazio txinatarra; Tata Group, Indiako talde multisektoriala; Square, aisialdiaren holding japoniarra, Axel Spreinger argitaletxe alemaniarra, eta Mondragon Korporazioa.
Mundu osoko enpresak
Atzo, martxoaren 20an banatu zituzten errekonozimendu horiek, Britainiar Arkitektoen Institutuko RIBA eraikin esklusiboan, Londresen. Ekitaldian mundu osoko enpresen ordezkariek parte hartu zuten, Finacial Timeseko eta Arcelor Mittaleko zuzendari nagusiek, Lionel Barber eta Lakshmi Mittal, hurrenez hurren, eta Londresko alkate Boris Johnsonek. Mondragon Korporazioaren aldetik, berriz, saria jasotzeko ardura Josu Ugartek izan zuen, Nazioarteko Eragiketetako zuzendariak.
"Mundu hobe bat"
Hala, haren esanetan, "errekonozimendu honek gure korporazioa modu globalean proiektatzen jarraitzea, eta gizarte justuago, solidarioago eta bidezkoago bat eraikitzeko gure proposamena proiektatzea ahalbidetzen digu; finean, mundu hobe bat". Urtero Financial Times egunkari londrestarrak eta Indiako Arcelor Mittal konpainiak antolatzen dute sariketa ospetsu hori.
Pertsonen inplikazioa
Mondragon Korporazioa saridun izendatzeko arrazoia, berriz, izan zen "negozio eredu baten benetako proposamen berri bat egitea, Humanity at work, lankidetzan, lan kolektiboan, elkartasunean eta pertsonak lan arloan inplikatzea oinarritua".
Gainontzeko irabazleak
Gainerako kategoriei dagokienez, aurtengo edizioan irabazi duten enpresak hauek izan dira: Teknologia atalean, irabazlea 3D Systems Corporation amerikarra; Erantzukizun Korporatiboa atalean, Indiako Narayana Hrudayalaya Hospitals; Enpresa txikia kategorian, Gopro amerikarra; Gorabideko merkatuak atalean, Indiako Mahindra & Mahindra multinazionala; eta Ekintzailetza sailean, Softbank japoniarra. Urteko “enpresariari” dagokionez, aurtengo irabazlea Ivan Glasenberg izan da, Glencore Internationaleko lehendakari exekutiboa.
Izen handiak
Sari hauen neurriaren ezagutza zehatzagoa izateko, esan daiteke aurreko hiru edizioetan dira kategoria honetako irabazleak hauek izan zirela: Fiat, 2009an; Apple, 2010ean, eta Amazon, 2011n; eta finalisten artean Al Jazeera, Amazon, Google edo Master Card enpresa ezagunak izan ziren, besteak beste.