Ideia-Laborategiak aztergai Garaian

Mirian Biteri 2013ko martxoaren 20a

Garaia Berrikuntza Gunean dabiltza gaur egiten Mondragon Unibertsitateak antolatutako Komunikaldiak 2013 jardunaldia. Zortzigarren edizio honetan Ideia-laborategiak aztertzen dabiltza. 150 lagun inguru elkartu dira, Huheziko ikasleak zein sorkuntza alorraren inguruan dabiltzan lagunak.

Renoko unibertsitateko ikerlari Tania Arriagak egingo du berba lehenengo. Gaur egungo gizartean sormena eta berrikuntzak duten garrantziaz jardun du, eta munduan zehar banatuta dauden adibideak eman ditu.

Huhezi-Goiena

Ingalaterratik iritsitako George Porrek komunikazio arloan berrikuntza suspertzeko aholkuak eman ostean, Huhezi eta Goiena Komunikazio Taldeak elkarlanean, aurtengo irailean martxan jarriko duten proiektuaren berri eman dute. Huheziko irakasle Goio Aranak bideokonferentzia bidez eman ditu azalpenak.

Eguerdira bitartean, Ideia-laborategiak kontzeptuaren bueltan, Euskal Herrian dauden hiru esperientziarekin mahai-ingurua egin dute Garaian egiten ari diren jardunaldian.

Azkenik, arratsaldeko saioan ekintzailetasuna sustatzeko dinamikak aztertuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak