Huhezinemako finalistak aukeratu dituzte

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko martxoaren 19a

Honako hauek dira Huhezinema 2013ko Lehiaketa Ofizialean parte hartuko duten finalistak. Aurkeztutako 110 film laburretatik, 12 lanek pasa dute hautaketa prozesuko galbahea eta kalitatezko lan asko utzi behar izan dituzte kanpoan, antolatzaileek adierazi dutenez. Film labur finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 18an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

Laster programazioari buruzko xehetasun gehiago argitaratuko dute www.huhezinema.com webgunean: besteak beste, jaialdiaren kartela eta spota, egitaraua, epaimahaikideak eta apirilaren 17ko hitzaldi-mintegian parte hartuko duten zinemagileak. 

Honako hauek dira finalistak:

  • 'Albaitari' (Pablo Vijande)
  • 'Aner' (Unai Garate)
  • 'Beerbug' (Ander Mendia)
  • 'Deus et machina' (Koldo Almandoz)
  • 'Hamaiketakoa' (Telmo Esnal)
  • 'Hondartza' (Amaia Badiola)
  • 'Kaixo Egunon' (David Kanon)
  • 'Loco con ballesta' (Kepa Sojo)
  • 'Los Perfeccionistas' (Tucker Dávila Wood)
  • 'Lucia' (Maddi Barber eta Gorka Beunza)
  • 'Tarantela' (Unai Rosende)
  • 'Tesoros' (Ivan Kortazar)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak