Hiru ziurtagiri mota banatu zituzten Barakaldon, Kalitate Turistikoaren Q programakoa izan zen horietariko bat. Dena den, Debagoieneko enpresek Turismo-kalitateko Jardunbide Egokien Programaren baitan eskuratu zituzten diplomak, eta baita Informazioaren eta Komunikazioaren Tekonologien erabilerako Jardunbide Programaren baitakoak ere. Arantza Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuak banatu zituen ziurtagiriak.
"Oso pozik gaude jasotako diploma hauekin. Asteleheneko ekitaldia ongi joan zen. Lehen diplomak eskualdeka banatzen ziren, esaterako Arrasateko Kulturaten egin zen 2008an". Hala adierazi du Ana Heriz Mankomunitateko Turismo teknikariak.
(Diploma banaketa BECen)
Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin
Debagoieneko sei enpresek jaso zuten kalitate turistikoarekin konpromisoa adierazten duen ziurtagiria: Basque Adventure, Santa Ana Hotela, Gaztaiñuzketa Mendi-Etxeak, Gorosarri apartamentuak, Hamalau Jatetxea eta Maialde Hotela.
IKT ziurtagiria
2011n sortu zen ziurtagiri hau, turismo-enpresak teknologia berrietara gehitzeko oztopoak ezabatzeko xedez. Ibarreko enpresak hauek jaso dute ziurtagiria: Arantzazu Parketxea, Arrikrutz Kobak, Etxe Aundi Jatetxea, Soraluze Hotela, Goiko Benta Jatetxea, Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroa, Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia, Oñatiko Turismo Bulegoa, Bergarako Turismo Bulegoa, Gorosarri Apartamentuak, Santa Ana hotela eta Hilarion Jatetxea.
