Arrasate
- Eguaztenean, martxoaren 20an, umeen marrazkiekin apainduko dituzte kaleak.
- 15:00: Korrika txikiaren ibilbideari ekingo diote tronkomobilarekin, herriko kaleetan zehar.
- 16:00: Txokolatada.
- 16:00: Karaokea eta jolasak, Txatxilipurdiren eskutik. Ekitaldiak 15:00etan hasita 17:00ak arte iraungo du.
- Eguenean, martxoaren 21ean, pasako da Korrika Arrasateko herritik; 05:36ean helduko da.
Bergara
- Martxoaren 20ko arratsaldean Korrika txikia antolatuko dute Bergarako kaleetan zehar.
- 15:20: San Martin Eskola paretik irtengo dira etxeko txikiak.
- 17:00: Txokolatada izango dute San Martin plazan.
- Nagusiagoek, gaztetxean afari merienda izango dute.
- Elosuko auzotarrek Korrikari harrera egin aurretik, afaria izango dute Elurmendi elkartean. Korrikari ongi-etorria emango zaio Elosun eta Bergaran, eguenean, 00:37etan.
Oñati
- Txantxiku ikastola, Urgain eta Elkar Heziko Lehen Hezkuntzako haurrak txandaka ibiliko dira korrika martxoaren 20an, eguaztenean.
- 14:30etik 18:00etara. Ibilbidea: Foruen Enparantza, Kale Barria, Ertxaluze, Santa Marina Plaza, Bakardadeko Ama Kalea, Miatzaren 1 plaza, Foruen Enparantza).
- 18:00: Txokolatea banatuko dute Pago Uso eta Makalena elkartekoek. Txorimaloak ere egongo dira.
- Korrika, eguenean, 04:18an iritsiko da Korrika Oñatira.
Aretxabaleta
- 15:30ean irtengo dira Pausokatik Haur hezkuntzako ikasleak, eta Txakoli taberna, Diara, Herriko Plaza, eta Pausokako biribilgunera egingo dute korrika. Orduan, lehen hezkuntzako neska-mutilen txanda izango da, Zaraiatik pasata, Diara eta Herriko Plazara joango dira. Festaren amaiera denek batera egingo dute, bertso saioa eta musika egongo da.
- 17:30etatik 19:00etara herriko plazan, trikitilariak, erraldoi eta buruhandiak eta txokolate jana egingo da eguaztenean, martxoaren 20an.
- Euria egin ezkero, pilotalekuan egingo da jaialdia.
- Eguenean, goizaldean hartuko dute testigua aretxabaletarrek, 06:02ean.
Eskoriatza
- Martxoaren 20an, txokolatea banatuko dute herriko plazan 15:15etatik 18:00etara; bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du.
- Korrika txikia egingo da herriko kaleetatik zehar, 15:30etik 16:30etara.
- Umeek buruhandiekin ibiltzeko aukera ere izango dute 16:30etatik 17:15etara.
- Amaitzeko Jon Urbieta disko jartzailearen eskutik, umeentzako disko festa egingo dute herriko plazan 18:00etatik 20:00etara.
- Eskoriatzatik eguenean 06:22ean pasako da Korrika.
Antzuola
- Eguaztenean, martxoaren 20an, antzezlanak izango dira: Euskalduna naiz eta arro nago eta Barry Manley 'Barry Barrez' eta Aitor Txarterina 'Baltziskueta'. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezlanak.
- Hiruna bakarrizketa saio eskainiko dituzte 19:00etan, gaztetxean.
- 21:00etan afaria egingo da, gaztetxean.
- Eguenean, 01:03ean pasako da herritik Korrika.
- Martxoaren 21an, eguenean, 16:00etan.
Elgeta
- Martxoaren 21an, eguenean, 15:00etan, herriko eskolatik abiatuta, korrika egingo dute txikienek eta herriko plazan emango zaio amaiera ibilbideari 16:00etan.
Leintz Gatzaga
- Martxoaren 21an, eguenean, 17:30etan, Gatz museotik abiatuta.
Eguenean, gure bailaran korrika pasako den azken herria izango da Leintz Gatzaga. Argitzen hasten denean, 07:13ean, hartuko dute testigua gatzagarrek.
