Hain zuzen ere, UNEDek duen "oraingo eskaintzaz hausnartu ondoren egoera berrira egokitzeko proposamenak" finkatu gura dituzte batzorde horren bitartez. Eragile guztiek parte hartuko dute batzorde horretan: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bergarako Udalak, Kutxak, irakasleek, ikasleek eta beste.
Datorren ikasturteari begira jarriko dira, UNEDen eskaintza "zehazteko eta eredu berrira egokitzeko".