Bergarako gaztetxeak 'Germinal' fanzinearen azken zenbakia aurkeztuko du egubakoitzean

Jone Albeniz

Egubakoitzean, martxoaren 22an, La banda del abuelo talde arrasatearraren La sed del fuego lanaren aurkezpena eta Germinal! 3 fanzinearen aurkezpena egingo dute Bergarako gaztetxean. Gainera, tripa-festa (luncha) egongo da bertara hurbiltzen direnendako. 21:00etan hasiko da ekitaldia.

Taldeak duela gutxi kaleratu du 3. bideoklip ofiziala, Giltzapeko bihotza. Ikus-entzunezkoan, espresuki grabatutako hainbat irudi eta taldeak emandako zuzeneko eroen irudiak tartekatzen dira. 

La banda del abuelo taldearen azken bideoklipa hemen ikusgai.

Entzungai I-tunesen eta myspace moduko beste hainbat plataforma digitaletan.

'Germinal!' 3

Bergarako Gaztetxeko fanzine da hau. Hiru hilabeten behin argitaratzen da eta Germinal! 3 kaleratzen den 4. da; dagoeneko, Germinal! 0, Germinal! 1, Germinal! 2 lanak kalean daude. Egubakoitzean argitaratuko da berriz, Germinal! 3.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak