Aretxabaletan Jose Luisekin egon beharra dago, eta Eskoriatzan, berriz, Rosaritarekin.
Irteera hori, baina, ez da egunotan izango den ekimen bakarra. Aretxabaletan, Garizumako otoitzaldia dute etzi, eguaztena, Monasterioan, 19:00etan. Egun horretan ez da mezarik izango. Egubakoitzean, mezaren ordez, Gurutz-bidea errezatuko da 19:00etan, Aretxabaleta nahiz Eskoriatzako parrokietan.
Erramuen bedeinkapena
Domekan, Erramuen bedeinkapena izango da 09:00etan, Aretxabaletako Monasterioan, eta 11:30ean, parrokian. Eskoriatzan, aldiz, zapatuan zaharren egoitzan egingo dute erramuen bedeinkapena eta meza, 18:00etan; eta domekan parrokian izango da bedeinkapena, 12:30ean.