"Euskal Herrian lan eta eskubide sozial duinak" lemapean manifestazioa bihar Bilbon

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 15a

ELA, LAB, ESK, STEE, EHNE, HIRU, CGT, CNT Sindikatuak eta beste hainbat eragile sozialek deituta, bihar manifestazioa izango da Bilbon. "Euskal Herrian lan eta eskubide sozial duinak" lemapean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute sindikatuek.

Manifestazioa arratsaldeko 17:30tan aterako da Jesusen Bihotza plazatik. ELA sindikatuak autobusak antolatu ditu Bilbora joateko, honek ordutegiak:

  • 16:10 Arrasaten Garibai kalean
  • 16:10 Beste autobus bat Oñatiko geltokian
  • 16:30 Bergaran

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak