Abian da Korrika!

Goiatz Arana Begiristain 2013ko martxoaren 14a

16:45ean atera da euskararen aldeko lekukoa Andoaindik –aurreikusi baino ordu laurden beranduago– eta martxoaren 24an iritsiko da Baionara. Hamaika egunotan Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak, eta gaur zortzi –hilaren 21ean–, goizaldean, helduko da gure ibarrera. Bergaratik, Elosuatik, sartuko da, 00:37ean, eta Antzuolatik irten, berriz bueltatzeko: bigarren itzulian, Oñatitik sartu –Udanatik, 04:18ean– eta Leintz Gatzagatik ateratzeko. Bitartean, baina, ez da faltako egun horretarako motorrak berotzen joateko ekintzarik. ‘Eman euskara elkarri!’ lelopean egingo da aurtengoa.

"Aurrera Korrika" oihuarekin eman dio hasiera 18. aldiari Edurne Brouard koordinatzaileak, eta hasierako ekitaldian hitza hartu du AEK-ko artezkaritza edo zuzendaritzako kide Oskar Elizburu arrasatearrak ere; erreferentetzat jo du Korrikaren abiapuntu izan den Andoaingo Martin Ugalde kultur parkea.

Herritar mordoa izan da hasiera-ekitaldian, eta baita agintariak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak