HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, normal emango dituzte eskolak gaur, bai Eskoriatzan eta baita Aretxabaletan ere.
Gaurko iragarpena
Euskalmeten iragarpenaren arabera, giro hotza eta ezegonkorra izango dugu gaur ere. Prezipitazioak ugariagoak izango dira ipar isurialdean eta noizbehinka trumoiak jo eta txingorra bota dezake; hegoaldera, berriz, tartekatuago eta ahulago iritsiko dira zaparradak. Elur-kota 200-400 metro artean kokatuko da goiz partean; arratsaldean, 500-600 metrora igoko da; eta gauean litekeena da maila baxuagoetara jaistea berriz.

Kurtzeta mendatea, gaur, 08:30ean.

Kurtzetatik Legutiorako bidea, atzo –eguaztena, 19:00etan.
Alerta egoeran
Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak elurrari dagokion abisu laranja eman du 12:00ak arte, eta horia biharko 09:00ak arte. Muturreko tenperatura baxuak iragarri ditu gaurko eta berdin biharko 10:00ak arte ere.