Urbaltz irabazle, Aretxabaletako elkarteen arteko mus txapelketan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 13a

Martxoaren 9an Aretxabaletako elkarteen arteko mus txapelketa jokatu zen Urkulu elkartean. Zazpi elkartek hartu zuten parte eta Urbaltz izan zen txapeldun. Bigarren, Murualde elkarteko ordezkariak izan ziren eta hirugarren berriz, Hibai Gaineko ordezkariak.

Txapelketaren ostean afaria egin zuten Urkulu elkartean bertan eta amaieran banatu zituzten garaikurrak. "Giro ezin hobean igaron genuen eguna eta horregatik Urkulu elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu, alde batetik gerturatu ziren parte hartzaile guztiei, eta bereziki ardoekin lagundu ziguten Bodegas Gomez de Segurakoei eta sarietan laguntzaile izan genuen Gertu Janari dendakoei ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak