Debagoieneko mendate guztiak zabalik

Goiatz Arana Begiristain 2013ko martxoaren 13a

Kontuz gidatzea gomendatzen da Elosun, Kurtzetan, Arlabanen, Deskargan, Leintz Gatzagan, Arantzazun eta Elgetan. Horietako hainbatetan elurra ari du, gainera; atzo iluntzerako, martitzena, esaterako, elurra hasi zen Elgeta zuritzen. Eta Herrizaingo Sailak kontuz gidatzea gomendatzen du, era berean, Udanan eta Kanpanzarren ere, ateri dagoen arren goizeko lehen orduan. Deskargari dagokionez, erabat garbi dago errepidea, nahiz eta inguruko paisaiak zurituta esnatu diren. Euskalmetek hotz handia (5º gehienera) eta elurra maila baxuetan (200-400 metro artean) iragarri ditu; dioenez, zaparrada mardulak botako ditu ipar partean; ahulagoak, hegoaldean. Huhezin, Aretxabaletako eta Eskoriatzako fakultateetan, normal emango dituzte gaur eskolak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak