Alkatearen hankaren misterioa, GSR Debagoienan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 12a

Oñatiko Ikusi-Makusi antzerki taldeak ez du hutsik egin urteroko hitzordura, eta Aretxabaletako GSR Debagoiena zaharren egoitzan eskaini du emanaldia. '¡Dónde está la pierna del alcalde!' antzezlan entretenigarriarekin atsalde pasa egin dute egoitzako egoiliarrek.

Barreak eta txaloak entzun dira GSR Debagoienan gaur arratsaldean. Bertako egoiliarrek antzerki saioaz gozatu dute. Alkateak gau zoro batean hanka galdu duela eta, antzezlanak ikerketaren berri ematen du, umore klabean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak