Gipuzkoan, Hondarribia, Orio, Zarautz eta Segurako udalekuak izango dira aukeran, eta askotariko ekintzak eskainiko dira horietan: kirol mota ugari, ingurumena, nekazaritza edo bertsolaritza eta, batez ere, aisialdi jarduerak. Egonaldiak adinaren, hizkuntzaren eta egun kopuruaren arabera banatuko dira.
Mugaz gaindi
Aurreko urteetan bezala, gainera, ume gipuzkoarrek frantsesa ikasteko eta mugaz gaindiko kultura ezagutzeko aukera ere izango dute. Udalekuak 2013 kanpainaren barnean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Atlantiar Piriniotako Departamentuarekin batera antolatzen du txanda hau, Aldundiko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzarekin elkarlanean. Plaza hauek gehituta, denera 959 dira Gipuzkoan eskeiniko direnak.
Izen-ematerako oharrak
Zazpi eguneko txandaren kuota 117 eurokoa da; eta 10 egunekoa, berriz, 170 eurokoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak ezarri ditu bekadunentzat, familia ugarientzat eta familia ugari berezientzat.
Izena emateko epea martxoaren 14tik 24ra luzatuko da eta gazteentzako informazio bulegoetan, kanpainan parte hartzen duten zenbait udaletan eta Interneten bidez egin ahal izango da; on-line egiteko laguntza eskainiko da, gainera. Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, deitu 943 44 59 80 telefonora.
Izen-ematea banaka eta, gehienez, hiru haurrez osatutako taldetan egin ahal izango da. Plazak banatzerakoan lehentasuna izango dute aurreko urteetan parte hartu ez zuten haurrek. Apirilaren 11n egingo da zozketa eta web orrian (www.gipuzkoa.net/oporraldi) ikusgai egongo da. Behin-betiko izen-ematea apirilaren 15tik 22ra izango da.