Ipar haizeak elurra jaustea eragingo du, eguerditik aurrera 1.000 metrotik gora, eta, eguneko azken orduetan, 300-500 metrotik gora. Indarrez joko du haizeak, beraz, hotz-sentsazioa gogorragoa izango da.
Hotza eta elurra gure artean izango dira bizpahiru egunen zehar, hilaren 13tik hasita. Eguazten zein eguenean ezegonkortasuna izango da prezipitazioei dagokionez EAEn. Hori dela-eta, prezipitazio arinak, zaparradak eta kazkabarra presente izango ditugu.
Bi egunotan nahiko baxu kokatu da elur kota, 200-400 metro bitartean. Ekaitzen nukleoa dela medio baliteke haize hotzak jaistea eta elurra 200 metrotik behera ere ematea.
Tenperaturekin antzeratsu gertatuko da. Hilaren 13a eta 14a izango dira egunik hotzenak. Barrualdeko tenperatura maximoak 5ºC-koak eta kostaldekoak 5-10 ºC bitartekoak direla. Minimoak, aldiz, 0ºC inguruan kokatuko dira.
Eskandinabiako haize honek hilaren 15ean utzi egingo gaitu, eguraldiaren egoera txukunduz.
Alertak eta oharrak
Segurtasun Sailak martxoaren 12rako eta 13rako egindako oharrak eta alertak:
- Martitzena, 12: Alerta horia 15:00etatik aurrera, elurragatik. Alerta horia gune garaietan, 18:00etatik aurrera, izotzagatik.
- Eguaztena, 13: Alerta laranja egun osoan 200-400 metroko kotatik gora, elurragatik. Ohar horia barrualdean, izotzagatik.