Azken minutuetan berdindu zuen Bergarak Agorrosingo derbia

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 10a

Mondraren atezainak egindako hutsa aprobetxatu zuten mahoneroek gola sartu eta puntu bat eskuratzeko. Aurretik, Iker Uribarrenek sartu zuen arrasatearren gola.

Lehenengo zatian bi taldeek sortu zituzten aukerak, baina ez zuten golik sartu. Bi taldeek baloi luzeekin jokatu zuten, baina, ate inguruetan ez ziren fin ibili bi taldeak. Gol aukera garbiak sortu barik, aldageletarako bidea hartu zuten.

Golak, bigarrenean

75. minutuan sartu zuen Mondrak gola: 0-1. Ordura arte egindako lanagatik, eskura zuten arrasatearrek derbiko puntuak. Baina, luzapenean, berdinketa lortu zuen Bergarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak