Antzuola-Bergara arteko errepidea itxi egingo dute gauez, gaurtik

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko martxoaren 12a

Gauez itxiko dute, gaurtik –martxoak 12– hilaren 26ra arte zenbait lan egiteko. Lanean ari diren bitartean errepidea erabat itxiko dute, baina 15 minuturo ireki egingo dute autorik izanez gero pasatzen uzteko.

GI-632 errepidea itxi egingo dute, gauez, gaurtik hilaren 26ra, Bergarako sarrera eta Antzuola artean. Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, GI-632 errepideko lanak direla-eta, beharrezkoa izango da errepidea erabat ixtea inguruko zuhaitzak botatzeko eta ondoren lurrean zuloa egiteko. Lan horiek 21,5 kilometro puntuan egingo dituzte Antzuola eta Bergarako sarreraren artean.

15 minuturo zabalik

Martxoaren 12an hasiko dira errepide mozketa horiek eta martxoaren 26ra arte iraungo dute. Gauez egingo dituzte lanak, domeka gauean hasi eta eguen gauera arte, 22:00etatik 06:00ak arte. Lanean ari diren bitartean errepidea erabat itxiko dute, baina 15 minuturo ireki egingo dute autorik izanez gero pasatzen uzteko. Hau da, autoek gehienez 15 minutu itxaron beharko dituzte pasa ahal izateko.

Prestaketa lanak astelehen gauean, martxoaren 11tik 12rako gauean, egingo dituzte. Errepidea ixteko seinaleak jarriko dituzte eta litekeena da zirkulazioari eragitea, arin bada ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak