"Istilua egon izan balitz, ez ginatekeen Euskadira joango"

Leire Kortabarria 2013ko martxoaren 8a

Mercadonaren sortzaileak, Juan Roig enpresaburuak, Euskadira etortzeko planez hitz egin zuen atzo: "Istilua egon izan balitz, ez ginatekeen hara joango", esan zuen.

Ekitaldi baten, Mercadonaren 2012ko emaitzen berri eman zuen Roig-ek: 508 milioi euroko irabaziak, inoiz baino handiagoak, lortu zuen kateak. Roig-ek ez zuen irabazien gaineko baloraziorik egin, eta bere enpresak hasi duen eredu-aldaketaz hitz egin zuen.

Hala, elikadura-katearen lehenengo pausoraino, ekoizpeneraino ailegatu nahi du Mercadonak, eta lehenengo fase baten, fruta, barazki eta arrain-produktu erosketak jatorrian zuzenean kudeatuko ditu Mercadonak. Horretarako, 40 kofradia ingururekin akordioak egin ditu kateak. Helburua da egunean eguneko produktua saltzea, egunean dendak hiru aldiz hornituz, eta ortutik zuzenean dendara zerbitzatzea.

Euskadirako dituen planetan helburu hori ere aipatzen du Mercadonak: hain zuzen, euskal nekazariei eta zerbitzu-hornitzaileei urtero 150 milioi euroko erosketak egitera konprometitu da.

Barcenas aferarekin lotzen duten zurrumurruez galdetuta –ustezkoak harenak diren paperetan Mercadona agertzen dela, PPren diru-emaile gisa– Roig-ek "egia ez" direla esan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak