Dorletako Pilota txapelketa abian

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 8a

15 herri edo elkartetako 540 pilotari lehiatuko dira , bost mailatan banatuta: beteranoak, seniorrak, benjaminak, alebinak eta infantilak. Lehen jardunaldia hilaren 3an jokatu zuten. Aurrerantzean, 20 jardunaldi jokatuko dituzte uztailaren 31ra arte. Tarte horretan, domekero, partiduak izango dituzte.Abuztuan ez dute partidurik  antolatuko. Hori horrela, finala irailean izango dira, Dorletako Amaren omenezko jaietan.

Etzi, domeka, Dorleta pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute, 09:00etan. Jarraian dituzue partiduak:

Beteranoetan

  • Aizpuru-Bengoa (Gatzaga), Arana-Etxagibel (Arrasate)

 Infantiletan

  • Sagasta-Iraolagoitia (Elorrio), Madrazo-Martinez (Gasteiz)
  • Cuevas-Azkoitia (Azkoitia), Tijera-Gartzia (Bergara);

 Alebinetan

  • Mendez-Azpiroz (Altsasua), Irañeta-Peralta (Elorrio)

 Benjaminetan

  • Garitano-Otxandiano (Arrasate), Eguren-Gallastegi (Elorrio)
  • Olaizola-Arriolabengoa (Aramaio), Rubinos-Urresti (Amurrio)

 Seniorretan

  • Ansa-Otamendi (Altsasua), Goikolea-Mendibil (Amurrio).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak