Eusko Legebiltzarrak joan den astean landu zuen Eroski eta Fagorren ekarpen subordinatuen kontua. Ekarpen horiek kontratatu zituzten 700 bat lagun batzen dira Kaltetuak izeneko plataforman. Horren sortzaile Rikardo Gonzalez de Durana Magazinea-ko ekonomia saioan izan zen, eta, harik eta euren dirua bueltatzen dieten arte, Mondragon taldeari boikota egiten jarraituko dutela esan zuen. Euskadiko Kutxaren arabera, plataforma hori "gezurraren bidez Mondragon taldea erasotzen" dabil eta beste banketxe batzuek merkaturatu dituzte Euskadiko Kutxak baino ekarpen gehiago; eta Euskadiko Kutxak zein Eroskik gogora ekarri dute produktu horrek Espainiako Balio-Merkatuaren Batzordearen onespena eta bermeak dituela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.