"Elikadura oso garrantzitsua da gure bizitzan eta funtsezkoa gure kulturan, beste kulturetan bezala. Gure ibilbidean behar ezberdinetara egokitu behar ditugu janak eta horietan eragina izan dezakeen faktore garrantzitsu bat diabetesa azaltzea edo azaltzeko arriskua izatea da. Gaixotasun serioa da, baina jarraipen ona egiteko aukera ematen du", hitzok oinarritzat hartuz Isabel Arenaza, Oñatiko Osasun Zentroko Erizaintza arduradunak eta Kizkitza Alustiza, zentro bereko erizainak, diabetesa izanda elikadurak duen garrantzia eta elikagaiok nola sukaldatu behar behar diren azalduko dute besteak beste.
Izan ere, diabetesaren inzidentzia gorantz doan herritarren artean eta beharrezkoa da bizi kalitatea eta osasuna hobetzeko hezkuntza jorratzea.