Absolbitu egin dituzte Korrikan presoen irudiak erakusteagatik epaitutako lau debagoiendarrak

Julen Iriondo 2013ko martxoaren 6a

Duela bi urteko korrikan presoen argazkiak eramateagatik epaitutako Amaia Osa, Sebastian Etxeberria eta Iñaki Manuel bergararrak eta Joseba Garitaonaindia arrasatearra absolbitu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. "Terrorismoa goratzea" egotzi zieten, baina epailearen arabera ez da frogatu horretarako asmorik zutenik. Otsailean epaitu zituzten, eta hamasei hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak auzipetu bakoitzarentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak