Eroskiren eta Fagorren aportazio subordinatuak berbagai izango dira gaurko 'Magazinea'-n

Leire Kortabarria 2013ko martxoaren 5a

Eusko Legebiltzarreraino ailegatu da Eroskiren eta Fagorren aportazio subordinatu preferenteen kontua. Horren inguruko plataforma bat dago, Kaltetuak izenekoa, Rikardo Gonzalez de Durana gasteiztarrak sortua. Gaurko Magazinea-ko ekonomia tartean izango da Gonzalez de Durana.

ADICAE, aurrezki kutxa, banketxe eta aseguru-etxeen bezero eta erabiltzaileen elkarteen babesa ere badute eta, elkarte horren esanetan, preferente horien 40.000 kaltetu inguru daude, eta bakoitzak, batez beste, 10.000 eta 20.000 euro artean inbertitu zituen.

Rikardo Gonzalez de Durana gaurko Magazinea-n izango da eta Kaltetuak plataformaren eskaerak azalduko ditu. Era berean, Fagor, Eroski eta Euskadiko Kutxaren azalpenak entzuteko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak