Mercadonak 25 supermerkatu irekiko ditu Euskadin, eta 1.000 lanpostu finko sortu

Leire Kortabarria 2013ko martxoaren 5a

Zurrumurruak egia bihurtu dira: Mercadonak asmo zehatzak ditu Euskadin supermerkatuak irekitzeko. Hala, Eusko Jaurlaritzari aurkeztu dio Euskadirako epe ertainerako plan estrategikoa: sei urtean 25 supermerkatu irekiko ditu, 50 milioi euro inbertituta, eta 1.000 lanpostu inguru sortuko ditu.

Halako lehenengo inaugurazioa 2014 bukaeran edo 2015 hasieran egin nahi du Juan Roig-en banaketa-kate handiak. Supermerkatu bakoitzak 40 lanpostu finko sortuko ditu, eta Euskadin 1.000 lanpostu berri izango dira, denak kontratu finkoarekin.

Mercadonaren Kanpo-Harreman arduradunak, Patricia Cortizasek, eman dio Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailari Mercadonak EAErako dituen asmoen berri. Haren esanetan, Mercadonak EAEko ekonomia "dinamizatzen" eta "aberastasuna eta enplegua sortzen" lagundu nahi du.

Mercadonaren prentsa-oharraren arabera, kate horrek Euskadiko nekazaritza-produktu eta zerbitzu hornitzaileei urtero, gutxienez, 150 milioi euroko erosketak egiteko konpromisoa hartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak