Herri handienetan, Arrasaten, Bergaran eta Oñatin, egin du nabarmenago gora. Aretxabaletan, Elgetan eta Leintz Gatzagan zertxobait jaitsi da eta Eskoriatzan berdin mantendu da. Herririk herri, langabezia tasa handiena Arrasaten dago (%15,62) eta, txikiena, Leintz Gatzagan (%8,15) eta Oñatin (% 10,16).
Hego Euskal Herrian ere gora
Hego Euskal Herrian ere gora egin du langabeziak eta beste errekor bat hautsi da: 234.530 langabe daude gaur egun Hego Euskal Herriko lau lurraldeak batuta. Aurreko hilean baino 3.652 langabe gehiago, hain justu ere.
Gipuzkoan ere gora egin du, %1,51 hain justu ere, urtarrilarekiko, eta gaur egun 50.472 langabe daude Lanbiden izena emanda Gipuzkoan.
Araba da langabezia gehien igo den euskal lurraldea: %1,87 egin du gora.
Estatu espainolean, %1,2 egin du gora langabeziak eta, gaur egun, 5 milioitik gora langabe daude: 5.040.222.
Hona hemen, herririk herri, otsaileko datuak:
- Arrasate: 1.618 (%15,62)
- Bergara: 927 (%13,22)
- Oñati: 533 (%10,16)
- Aretxabaleta: 353 (%10,44)
- Eskoriatza: 252 (%12,37)
- Antzuola: 115 (%10,54)
- Elgeta: 59 (%10,89)
- Leintz Gatzaga: 11 (%8,15)
- DEBAGOIENA: 3.868 (%12,98)