Foru Ogasunak www2.gipuzkoa.net helbidean ipini du PFEZaren gaineko webgunea. Edukiak "apurka-apurka" argitaratuko ditu Ogasunak, kanpaina hasi baino lehen. Harpidetzeko aukera ere badago, edukiak ze egunetan argitaratuko diren posta elektronikoz jasotzeko. Besteak beste, aitorpenaren gaineko gidaliburua, programak eta 2012ko zerga informazioaren gaineko edukiak ipintzen dituenean abisua jasoko du harpidedunak.
Kontuan hartzeko datak hauek dira:
• Autolikidazio proposamenak onartzea: 2013ko apirilaren 10etik ekainaren 25era.
• Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: 2013ko apirilaren 15etik ekainaren 7ra (epea luzatu daiteke ordu libreak egonez gero).
• Aitorpenak aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 16tik ekainaren 25era.