Arrasate-Arlutz xake taldekoek ezin izan zuten ohorezko mailan postua ziurtatu

Jagoba Domingo 2013ko martxoaren 3a

Esku hutsik etorri ziren Arrasate-Arlutz xake taldekoak zapatuan Donostiatik, Easo taldearen aurka jokatu ondoren. Ohorezko mailara igotzeko aukera paregabea izan zuten, hala ere, ez zen euren egunik onena izan eta 3-1eko puntu kopuruarekin bueltatu ziren.

Miguel-ek eta Etxagibelek berdindu egin zituzten jokaturiko partidak, eta Alcaidek eta F.Miguel-ek galdu egin zituzten, beraz hirugarren sailkatuak dira.

Datorren astean Bilbora

Azken jardunaldia jokatuko dute eta oraindik ere, mailaz igotzeko aukerak mantentzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak