Bi eskoriatzar larri zauritu dira bart gauean Arrasateko saihesbidean auto istripua izanda

Goiatz Arana Begiristain 2013ko martxoaren 3a

22:05ean gertatu zen istripua. Hyundai markako eta BMW markako auto banak aurrez aurre jo zuten Arrasateko saihesbidean, GI-627 errepidean. Istripuaren ondorioz, Hyundai markako ibilgailuan zihoazen bi lagunak, 69 urteko gizonezkoa eta 67ko emakumea, larri zauritu ziren; eskoriatzarrak dira biak. Suhiltzaileek atera behar izan zituzten ibilgailutik eta Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman zituzten. BMWaren gidariak positibo eman zuen alkoholemia frogan eta atxilotu egin zuten; edozein kasutan, Ertzaintzak ez du argitu nola gertatu zen istripua. Gertaeraren ondorioz, errepidea erabat moztuta egon zen bi noranzkotan. Gauerdia pasatxo ireki zuten, autoak erretiratu eta obra publikoetako langileek errepidea garbitu eta gero.

Hyundai markako autoa. (Argazkia: Mondraberri)

BMW markako autoa. (Argazkia: Mondraberri)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak