07:05ean gertatu da istripua, Arrasateko Santa Ageda auzoan, GI-2620 errepidean. Auto bat errepidean gurutzatuta geratu da, Aramaiorako bidea okupatuz. Istripuaren ondorioz, zauri arinak jasan ditu autoa gidatzen zuen emakumeak eta Arrasateko Ospitalera eraman dute. Errepidea guztiz garbi eta zabalik dago uneotan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.