Diputazioak ipiniko duen dirua langileen soldatak hobetzeko erabiltzea proposatu dute sindikatuek. Adegik esan duenez, "gaur egungo egoeran, lanpostuak eta egoitzetan plazak sortzea hobe da", baina hitzarmena sinatzeko "oztopoa" baldin bada hori, atzera egiten du eta "onartu" egiten du diru hori langileen lan-baldintzak eta soldata hobetzeko erabiltzea.
Dena dela, Adegik ohartarazi du ez duela "lan-kontraerreforma" papera egingo duen "inongo lan-hitzarmenik" sinatuko. "Hori baldin bada hitzarmena sinatzeko baldintza, ez da hitzarmenik egongo. Aldiz, sektoreko langileen soldatak hobetu nahi badira, hitzarmena bihar bertan sinatuko da", esan du.
Lan-baldintzengatik protesta gisa, gaur hasi da ELAk eta LABek deitutako hiru eguneko greba Gipuzkoako 6.500 egoitzetan.