Bi aurpegiak erakutsi ditu elurteak: nahasia, batetik, eta jostagarria, bestetik

Jon Berezibar 2013ko otsailaren 25a

Goizean botatako elurrak bazterrak gehiago zuritzeaz gain eragozpenak sortu dizkie goizean zehar gidariei, batez ere. Elgeta eta Gatzagan egon dira mendateak itxita baina gainontzeko portuetatik arreta handiz ibili beharra egon da. Iragarpenak dio baretzera egingo duela eguraldiak baina abisu laranjak bihar arratsaldera arte eutsiko dio. Zapatutik dugu gurean elurra. Bi aurpegiak erakutsi dizkigu oraingoan neguko bigarren elurteak: jostariena, batetik, eta nahasiena, bestetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak