Bide guztiak garbi daude baina elur iragarpena dago arratsalderako

Jon Berezibar 2013ko otsailaren 25a

AZKEN ORDUA (15:00)

Itxita: Bat ere ez.
Zabalik (arretaz gidatu): Elgeta, Karabieta., Gatzaga, Arlaban, Kurtzeta, Elosua, Kanpanzar, Deskarga, Udana eta Arantzazu.
Mondragon Unibertsitateko fakultate guztietan bertan behera geratu dira arratsaldeko eskolak.

Goizeko lehen orduetako gorabeherak gaindituta, errepide eta bide nagusiak garbi daude. Elurra egiten jarraituko duenez, ahal dela, autorik ez hartzea gomendatzen da arratsaldean ere. Herri nagusietan kale eta auzoak garbi daude. Elur gehien Gatzagan eta Elgetan dihardu botatzen eta herri horietan etengabe garbitzen badabiltza ere, arreta handiz ibiltzea gomendatzen da. Herri arteko errepideetan, momentuz, ez dago arazorik. Iragarpenari dagokionez, elur-maila igo egingo da arratsaldean baina tenperaturek bere horretan jarraituko dute 5 graduko maximoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak