Korrika, euskara, ingurugiroa, kultura, kirola eta elkarlana lantzea da martxoak 2an Iruñan ospatuko den ginkana erraldoiaren xede. Aipaturiko gaiei buruzko galderak erantzun eta ekintzak burutuko dituzte 16 urtetik gorako apuntatu diren gazte taldeek.Taldeak gehinez 8koak dira.
Parte hartuko duten gazte taldeak ondorengo bailarakoak izango dira; Tolosaldea, Goierri, Bidasoa, Urnieta, Azpeitia, Usurbil, Lasarte-Oria, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Oarsokoak. "Debagoienetik parte hartzeko apuntatuta zegoen gazte talde bakarra, lehiaketatik kanpo geratu da, epez kanpo aurkeztu baitira ( otsailak 18a azken eguna)", azaldu digu Ilarduiak. Talde irabazleak, Europarako bidaia eskuratuko du.
Datozen asteetarako ondorengo ekintza antolatu dute Korrika Debagoienak eta bailarako euskara elkarteek; Txalo produkzioaren eskutik Pottolo Antzezlana hain zuzen.