Mondrako neskek 1 eta 0 irabazi dute Zarautzen aurka

Maialen Gonzalez 2013ko otsailaren 24a

Partidu garrantzitsua izan dute Ezkurraren neskek gaur. Zarautz, arerio zuzena, puntu beharrarekin heldu da Mojategira baina Mondrak ez du etxean irabazteko aukera galdu.

Zarautz, arerio zuzena, hartu dute Mondrako neskek asteburu honetan. Mojategi erabat zuritu da asteburuan eta baloia mugitzea ikaragarri zaildu du elurrak. Partidua amaitzeko 10 minuturen faltan heldu da etxekoen gola, Melanik egindako areaz kanpoko jaurtiketa baten ondorioz.

Garaipen garrantzitsua erdietsi du Mondrak, hiru puntuak batzeko beharra baitzuen. Datorren astean, Castejonen kontra jokatuko dute arrasatearrek. Puntu beharrean daude nafarrak, beraz, partidu zaila eta garrantzitsua izango da hau ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak