UDAk hiruna berdindu du Tolosan

Maialen Gonzalez 2013ko otsailaren 24a

0 eta 3 ziren markagailuan baina hiru puntu baliotsuek eskuetatik ihes egin diete Albistegiren mutilei. Sailkapen nagusiko laugarren postuan daude, 41 punturekin.

Lehen zatia hutsean amaituta, gutxik pentsa zezaketen bigarrena golez josita egongo zela. Sei gol batu dituzte guztira UDAk eta Tolosak, elkarren arteko norgehiagokan.

Lehen hiru golak UDAk sareratu zituen, Iker Sanchezek lehen biak eta Jokin Badillok hirugarrena. Zelai erditik gol ikusgarria sartu zuen Badillok. Tolosak, baina, markagailua berdintzea lortu zuen, azken minutuak ere borrokatuz. Amaieran, hirunako berdinketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak