Mondrak 3 eta 1 galdu du Touringen aurka

Maialen Gonzalez 2013ko otsailaren 24a

Egoera zaildu egin zaie Lutxo Iturrinoren mutilei Errenterian punturik batu gabe. 22 punturekin daude sailkapenean. Datorren astean derbia jokatuko du Mondrak Mojategin, Aloñaren aurka.

Garaipena lortzeko lanak  izaten jarraitzen du Mondrak. Zapatuan, 3 eta 1 galdu zuten Iturrinorenek Errenterian.  Arrasatearren gola, Julen Zaitegik sartu zuen. Sailkapeneko azken hirugarren postuan dago Mondra, 22 punturekin. Garaipenak behar-beharrezkoak dituzte arrasatearrek. Datorren astean Aloña hartuko dute, etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak