Aloñaren eta Beti Gazteren arteko norgehiagoka, bertan behera

Maialen Gonzalez 2013ko otsailaren 24a

Azkoagain zuri esnatu da gaur goizean eta Aloñak ezin izan du asteburu honetako partidua jokatu. Datorren astean, derbia jokatuko dute oñatiarrek Mojategin, Mondraren aurka.

Gaur goizean askok elurrarekin disfrutatzeko momentua izan dute, mendian zein etxe ondoko parkean. Beste batzuk, ordea, partidua jokatu ezinik gelditu dira. Azkoagain zeharo zurituta esnatu zen domeka goizean eta Aloñaren eta Beti Gazteren arteko norgehiagoka bertan behera gelditu da. Federakundeak ez du oraindik atzeratutako partidua noiz jokatuko den adierazi, baina litekeena da, Aste Santuko oporraldiko egunen batean jokatzea. Momentuz, data zehatza jakiteko itxaron egin beharko da.

Mondraren aurkako derbia

23. jardunaldia igarota eta partidu bat gutxiagorekin, oñatiarrak sailkapeneko hamargarren postuan daude, 29 punturekin. Lesakarrak, ostera, postu bat beherago daude, hiru puntu gutxiagorekin.
Asteburu honetan derbia jokatuko da, Mondraren eta Aloñaren artekoa, Mojategin. Joaneko partiduan, urri amaieran, arrasatearrek 0 eta 3 garaitu zuten Aloña, Azkoagainen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak