Ikastaroa joan den azaroaren 12an hasi zen. Lehenengo modulua egin dute, hiru astean zehar. Sergipe estatuan egin dute, Canudoseko formazio zentroan, Moacir Wanderley kokapenean.
Mundukidek, Lankik eta MSTk orain hamarkada bat baino lehenago hasi zuten prozesua interkooperazio sistema baten barruan dago. Helburua da Arrasateko esperientzia kooperatiboaren eta herri-ekonomien kooperatiben (CEP) artean jakintza, esperientzia eta trebatze-fluxua sortzea.
Hortik abiatuta, autogestio prozesuei lagun egitea da ikastaroaren helburua. Kasu honetan, formazio-zikloa batera ematen dabiltza MSTren Ekoizpen Sektorea, Mundukide Fundazioa eta Lanki, MSTren printzipio pedagogikoetan oinarrituta, hau da, "eskolako denbora" eta "jendarteko denbora" elkarren osagarri direla. Horrela, teoria eta teknika erakutsi eta, era berean, benetako jarduera sozio-ekonomiko baten aplikatzea da helburua. "Horrek ikasitakoa eta ikasleen inplikazioa indartzen du", esaten dute arduradunek.