Aurten ez da Mundumira jaialdirik izango

Ubane Madera 2013ko otsailaren 21a

Mundumirak, Munduko Kulturen Festak etenaldia izango du aurten. "Etorkizunera begira proiektua indartzeko eta datozen edizioetako oinarriak eta ereduak ezartzeko helburuarekin, aurten Mundumira jaialdia ez antolatzeko erabakia hartu dugu", jakinarazi dute antolatzaileek.

Zortzi urtez, Debagoieneko herriak munduko kulturen erakusleiho izan dira Mundumira jaiaren eskutik. Antolatzaileek diote, zortzi urteren ostean, jaialdiaren ibilbidearen lehen zikloa itxi egin dela: "2005an izan zen Arrasaten lehen Mundumira, Munduko Kulturen Festa. Zortzi urteren ostean, jaialdiak ibilbidearen lehen zikloa itxi du Gipuzkoako Debagoieneko eskualdea osatzen duten zortzi udalerrietatik pasa eta gero".

"Aho batez" hartutako erabakia

Eta orain, esan bezala, jaialdi horrek etenaldia izango duela iragarri dute. Jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, "erabakia aho batez" hartu dute: Debagoieneko Mankomunitateak, Euskal Herria aldizkariak eta Ginmusica musika sustatzaileak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak