Okindegien lan hitzarmena adostu dute, zortzi urte eta gero

Leire Kortabarria 2013ko otsailaren 21a

Adegik, batetik, eta CCOO eta UGT sindikatuek, bestetik, Gipuzkoako Okindegien Lan hitzarmena sinatu dute gaur, eta, besteak beste, bi urterako soldata izoztea dakar horrek. Zortzi urte ziren sektore horren azken hitzarmenetik. CCOO eta UGTk dute gehiengo sindikala okindegi sektorean. ELAk eta LABek ez dute sinatu.

Adegiren iritziz, hitzarmenak "sektorearen errealitatearekin bat" egiten du eta okindegiek duten "begi bistako krisia" islatzen du. 2012 eta 2013an soldatak izoztea eta 2014an eta 2015ean KPIaren erdia igotzea aurreikusten du.
 
Patronalak gaineratzen duenez, hitzarmen egoki bat sinatzeko ez dago "lan-kontraerreforma" adostu beharrik, "kasu honetan gertatu den moduan", eta hitzarmena sinatzea langileen eskubideak babesteko "bermea" da.

"Beste akordio batzuk" egiteko bidea "zabalik geratu" dela azpimarratu du Adegik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak