Luizi batek eraginda, joan zen asteko eguaztenean behera etorri zen bide zati bat Arrasate eta Kanpanzar arteko kamino zaharrean, gorako noranzkoan, baina jada konpondu dute. Eguerdian tokia seinaleztatuta zegoen oraindik eta semaforoek ere bertan jarraitzen zuten zirkulazioa erregulatzeko. Itxura guztien arabera, baina, gutxi barru zabalduko dute bidea guztiz, konpondu dutelako, argazkian ikus daitekeen moduan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.