Nazioarteko Garapenerako Lankidetza zuzendari Arantzazu Santosek esan duenez, “egungo egoera ekonomikoa larria bada ere, Diputazioa lankidetzarako diru-laguntzei eusteko sekulako ahalegina egiten ari da; hori pobreziari aurre egiteko hartutako konpromisoaren adierazgarri da, bai Gipuzkoan eta baita pobreziaz jota dauden Hegoaldeko herrietan ere”.
"Kapitalismoaren aurrean, alternatibak"
Era berean, aurkeztutako proiektuak laguntzatik baino harago joan behar direla gogorarazi du, eta pobrezia eragiten duten "egiturak eraldatzea" izan behar dela euren helburu nagusia. Horretarako, konpromisoa hartuta duten subjektu politikoekin batera joatea estrategikotzat jo du Santosek, "eraldaketa sozialaren alde egin eta kapitalismoaren aurrean alternatibak" proposatuz.
Gauzak horrela, gaurtik hasi eta 30 egun naturalen epearen barruan, diru laguntza hauek jasotzeko deialdirako eskaerak aurkeztu ahalko dira, aurreneko aldiz Internet bidez bakarrik. Diru-laguntzak honela banatuko dira:
• 2.194.479 euro hegoaldeko nazio eta herri pobretuetan garapeneko proiektuentzat.
• 590.000 euro gizarte-eraldaketako eta garapenerako hezkuntzako proiektuentzat
• 160.000 euro ekimen edo ekintza puntualentzat
• 150.000 euro laguntza eta ekintza humanitarioentzat