Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzaga eta Oñatiko pilotari beteranoek parte har dezakete txapelketa honetan. Behin hasita, hamabostero jokatuko dituzte partiduak, domeketan (09:00) Gatzagako pilotalekuan.
Pilota goxoak
Antolatzaileek iragarri dute, baita ere, Punpa pilota misto frantsesak erabiliko dituztela; bestela esanda: pilota goxoak. Esan beharra dago-eta inor lesionatuz gero antolatzaileak ez direla kargu egingo.